Gure baliabideak ezagutu eta erabili nahi dituzu?
Gehiago jakin nahi dut
Idatz iezaguzu! Azaldu zure beharrak edo esan nola lagun diezazukegun.
Zer da Innovamat?
Matematika modu egituratuan irakasteko zein ikasteko ikasketa-proposamen bat gara, curriculumean oinarritua, baina malgua; manipulazioaren, esperimentazioaren eta elkarrizketaren bidez, ezagutza matematikoa eraikitzen dute haurrek.
Innovamat 2017an jaio zen, ikasgelan gaitasunetan oinarritutako matematikak lantzeko zegoen gizarte eta hezkuntza beharrei erantzuteko. Gure helburua haurrek matematika modu pertsonalizatu eta praktikoan ikastea da, edukiak sakon ulertzea eta konpetentziak garatzea sustatuz. Etapa bakoitzerako proposamenari buruz gehiago jakin nahi baduzu, irakurri HHko, LHko eta DBHko programak.
Akademia eta partikular ugarik dagoeneko erabiltzen dute Innovamat ikasleekin eskolaz kanpo!
Zer eskaintzen dizugu?
1. Innovamaten eduki didaktikorako sarbidea
Gure Ikasgela-kudeatzailean sartu ahal izango zara. Plataforma digital honetan, irakasle eta ikasleek ikasgelan erabiltzen dituzten baliabide guztiak izango dituzu eskura.
Zehazki, zer aurkituko duzu bertan?
2. Matematikaren didaktikari buruzko formakuntza
Innovamatek etengabeko formakuntzan eta dibulgazio zientifikoan sinesten du. Ikerketek diotena ikasgelara ekartzea funtsezkoa da ikaskuntza esanguratsua sustatzeko tresnak izateko.
Zer eskaintzen dizugu?
3. Akreditazioa
Akreditazioa eta gure baliabideetarako sarbidea izango dituzu eta gure komunitatearen parte izango zara!
Maila guztietako saio guztiak.
Sekuentzia didaktikoa, eta maila anitzeko jarduerak, ikasle bakoitzaren beharretara egokitu ahal izateko.
Praktika digital indibidualizatua, sakontasun-maila anitzekoak.
ForMaths biran parte hartzeko aukera. Ikasturte-hasierako aurrez aurreko formakuntzak dira (ekainetik irailera), gure didaktika taldearen eskutik.
Formakuntza birtualak, nahi duzunean ikusteko. Ikasgela-kudeatzailean daude ikusgai.